Odol ateraldia egingo dute astelehenean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko abe. 11a, 08:45

17:00etatik 21:00etara eman ahalko da odola Herriko Plaza aretoan. Oraindik hitzordurik ez dutenek telefonoz hartu dezakete txanda.

Etzi, astelehena, egingo dituzte Azkoitian abenduko odol ateraldi arruntak. Arratsaldez egingo dituzte, ohiko legez, 17:00etatik 21:00etara bitartean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

Bihar odola eman nahi dutenek eta oraindik txanda hartu ez dutenek, edota informazio gehiago nahi dutenek, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide