Espetxe Pastoraltzak material bilketa egingo du Martuteneko presoentzat

Andoni Elduaien 2021ko abe. 11a, 08:45

Martuteneko espetxea. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Taldeak kantzelean jasoko du materiala hilaren 13tik 17ra bitartean. Besteak beste, oinetakoak, arropa, tabakoa eta turroia eraman ditzakete herritarrek.

Azkoitiko Parrokiko Espetxe Pastoraltza taldeak Martutene espetxean preso daudenentzako material bilketa hasi du aurten ere. Abenduaren 13tik 17ra bitartean egingo dute material bilketa, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitiko parrokiko Kantzelean.

Presoek "behar gehien" duten materialen zerrenda egin du Espetxe Pastoraltzak. Besteak beste, barruko arropa berria, hala nola mahuka motzeko kamisetak, galtzerdiak eta galtzontziloak eskatu dituzte. Txandalaren galtzak, kamisetak eta kirol jertseak ere eskatu dituzte gizon zein emakumeentzat. Horrez gain, 39 eta 46 neurri arteko bainuko oinetakoak, 39 eta 44 neurri arteko kirol oinetakoak, turroi biguna, tabako gorria zein metxeroak, 'A' motako zigiluak, boligrafoak eta azazkalak mozteko gailuak ere eskatu dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide