Ameto eman adiera erabiltzen da Azkoitian, onartu edo amore eman adierazteko. Adibidez, honela erabili ohi da:
- Azkoitiko hizkeran: Koldok etzun onartzen bea izentzala Mirenen motxilie puskau zuna, baina azkenin ameto eman beher izentzun, beai botatze zizkoben kulpe danak eta".
- Euskara batuan: "Koldok ez zuen onartzen Mirenen motxila apurtu zuena bera izan zenik, baina azkenean onartu egin behar izan zuen, berari botatzen zizkioten-eta erru guztiak".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.