Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Sistiaga-Errekako errepidea itxi egin behar izan dute arratsaldean. Lur jausi bat izan da inguruan duela ordu batzuk, eta ondorioz, lurra errepide gainera mugitu da. Auzokideek Maxixatzen.eus-i azaldutakoaren arabera, igandean mugitu ziren lurrak aurreneko aldiz inguruan, eta gaur, errepide gaineko lur zatia mugitu eta errepidea hartu du.
Hori horrela, Kukuerri auzotik Azpeitira doan errepidea ez dago erabilgarri. Auzotik Azpeitira ibilgailuarekin joateko modu bakarra GI-631 errepidea hartzea da.