Bertan behera utzi dute 'Zuk' dokumentalaren emanaldia

Andoni Elduaien

'Zuk' dokumentalaren irudi bat. ('Zuk' dokumentala)

Datozen egunetan 'Aita Mari' dokumentala ematea aztertzen ari dira antolatzaileak SMHko kideak. Udalak jakinarazi du oraindik ez dutela emanaldiaren data itxi.

Bertan behera utzi dute bihar Elkargunean eskaintzekoa ziren Zuk dokumentalaren emanaldia. Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) Garapenean Bidelagun egitasmoaren barruan antolatu zuen saioa. Ikus-entzunezkoaren ondoren, berriz, Aita Mari itsasontziko boluntarioekin zuzeneko konexioa eta solasaldia egin nahi zituzten. Guztia bertan behera utzeko erabakia hartu dute, ordea.

Azkoitiko Udalak jakinarazi du Zuk dokumentalaren ordez, datozen egunetan Aita Mari dokumentala eskaintzea aztertzen ari direla. Hala eta guztiz ere, oraindik ez dute emanaldiaren datarik itxi.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide