Azkoitia Gukaren zozketak

'Bost minutun' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktoreak. (Txalo)

Larunbatean 19:00etan hasiko da antzezlana, Baztartxo antzokian. Maxixatzeneko bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea dute zozketan izena emateko.

Larunbatean, Txalo Produkzioak antzerki konpainiak Bost minutun antzezlana aurkeztuko du, Baztartxo Antzokian, 19:00etan hasita. Udalak emandako sarrerei esker, Maxixatzenek antzezlana bertatik bertara ikusteko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, sakatu honako lotura honetan. Irabazleak bihar bertan jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide