Etzi, ostirala, Zuk izeneko dokumentalaren emanaldia izango da, 18:00etan hasita, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) Garapenean Bidelagun egitasmoaren barruan antolatu du saioa, eta filmaren ostean, Aita Mari itsasontzian dauden boluntarioekin zuzeneko konexioa eta solasaldia ere egingo dituzte. Lumaltik Herriak elkarteak, aldiz, podcast saioa egingo du.