Bihar izango dira udazkeneko Bebarruko Jardunen azken bi kontzertuak Matadeixen

Anartz Izagirre 2021ko abe. 6a, 12:19

Ramona's First Evil Boyfriend taldeko kideak. (Anartz Izagirre)

Ramona's First Evil Boyfriend eta Tilde taldeak igoko dira bihar Mataideko agertokira, 18:00etatik aurrera. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera.

Udazkeneko Bebarruko Jardunen hirugarren eta azken saioa izango da bihar, asteartea, Matadeixen. Ramona's First Evil Boyfriend eta Tilde taldeek kontzertua eskainiko dute, eta sarrerak zazpi euroren truke eskuratu ahal izango dira. Matadero Ekintzakek, gainera, azken orduko aldaketa bat iragarri du; izan ere, kontzertuak 22:00etan ziren hastekoak, baina 18:00etara aurreratu dituzte.

Guztira, hiru ekitaldi izan dira udazkeneko Bebarruko Jardunetan. Lehen kontzertua Axiarik eskaini zuen azaroaren 14an, eta, bigarrena, Ama Say taldeak, azaroaren 21ean. Honako lotura honetan irakur daiteke Juan Luis Romatet kazetariak kontzertuaren inguruan egindako kronika.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide