Datorren abenduaren 11n, larunbata, Bost minutun antzezlana izango da ikusgai Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Begoña Bilbaok zuzenduriko obra da Bost minutun, eta Andoni Agirregomezkortak eta Itziar Urretabizkaiak gorpuzten dituzte antzezlaneko bi protagonistak. Dagoeneko eros daitezke sarrerak Azkoitiko Udalaren webgunean, zortzi euroren truke.
Honela dio sinopsiak: "Nekane eta Koldo. Haurdunaldi testa. Bost minutu falta dira emaitza jakiteko. Guraso izateko prest ote daude? Gurasoak izan nahi al dute? Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat? Ezkajintasuna, antsietatea, beldurra, itxaropena. Nekanerentzat, 42 urterekin, bere azken aukera izan daiteke ama izateko; Koldok urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia litzateke aitatasuna. Baina, hori al da nahi dutena? Datorrena datorrela...".