San Andres idi dema saria jokatuko dute datorren astean, Azkoitian

Ane Olaizola 2021ko abe. 3a, 10:34

Gurea probalekuan jokatuko dituzte kintopeko probak, eta guztira, zazpi demalari arituko dira nor baino nor.

Azkoitiko Probalari Elkarteak antolatuta, San Andres idi dema saria jokatuko dute datorren astelehenean eta asteartean, Gurea probalekuan. Kintopeko idi demak izango dira, eta guztira, zazpi demalari arituko dira lehian.

Astelehenean, hilaren 6an, Intxaurburu hernaniarrak, Olazabal eraikuntzak lezoarrak, Asador Iruña maruriarrak eta Bixkiak errezildarrak parte hartuko dute. 18:00etan hasiko da egun horretako saioa.

Hurrengo egunean, berriz, 22:00etan hasiko dira idi demak, eta honako hauek lehiatuko dira orduan: Txinlo lemoiztarra, I. Lopategi birlearra eta Oliden oriotarra.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide