Bihar eta asteazkenean ordutegi murriztua izango du Elkarguneak

Andoni Elduaien 2021ko abe. 5a, 08:55

Elkargunerako sarrera.

09:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dituzte ateak bi egunetan, hilaren 6a eta 8a jai egun izendatu dituztelako Elkargunearen egutegian.

Bihar, abenduak 6, eta asteazkenean, abenduak 8, Elkarguneak ordutegi murriztuan irekiko ditu ateak. Bi egunak jai egun izendatuta ditu Elkarguneak, eta ondorioz, 07:00etan ireki beharrean, 09:00etan zabalduko dituzte ateak, eta hara bertaratzen diren herritarrek 14:00etara bitartean izango dute hango azpiegiturak erabiltzeko aukera. Arratsaldean, berriz, itxita egongo da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide