Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Eguna izango da, eta urtero bezala, hizkuntza horren aldeko aldarriek hartuko dituzte Euskal Herriko txokoak. Aurten, bigarren urtez, Euskara Mahaiak ez du ekitaldi publikorik antolatu kalean, baina gogoan izan du data seinalatua, eta taldea osatzen duten hainbat eragilek argazkiak atera dituzte beren kideekin, Azkoitian euskara aske pankarta eskuan. Maxixatzeni igorri dizkieten argazkiak dira honako hauek:
Xabier Munibe Ikastola:
Bizilore Eskola Aktiboa:
Floreaga ikastetxea:
Azkoitia BHI:
Izarraitz Lanbide Heziketa:
AEK:
Azkoitiko Udalbatza