Aizkibel udal liburutegiak bertan behera utzi du biharko antolatutako Miru ipuin kontalariaren saioa. "Egungo egoeragatik" hartu du ipuin kontaketa atzeratzeko erabakia. 17:30ean zen hastekoa Miruren 'Zoriontsu izateko sortu gara' saioa, eta HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei kontatu behar zizkien ipuinak; aurrerago egingo dute bertan behera gelditu den kontaketa.