Gabonetako argiak piztu dituzte Azkoitian

Andoni Elduaien 2021ko abe. 1a, 18:15

Gaur piztu dituzte lehen argiak herrian, eta bihar piztuko dituzte gainerako kaleetan eta auzoetan.

Piztu dituzte Gabonetako lehen argiak Azkoitian. Gaur, abenduak 1, hasi dira dir-dir egiten alde zaharrean Gabonetarako jarri dituzten argiak, eta datozen egunetan piztuko dituzte udal brigadako langileek jarritako gainerako argiak. Udalak zonaldeka pizten ditu argiak, argiztapen sistemak horrela eskatzen duelako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide