Martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatzen duten Adin Adin programaren seigarren edizioa, eta iazko etenaren ostean, gaur, asteartea, bertso saioa izan da San Jose egoitzan. Ohi bezala, belaunaldi desberdinetako eskualdeko bi bertsolari aritu dira kantuan, eta, aurten, bigarren urtez jarraian, Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Sebastian Lizaso azpeitiarra izan dira bertsotan. Hainbat egoiliar izan dira saioa entzuten, eta giro ederra nagusitu da egoitzan.