Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, abenduak 1, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan, baita azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere. 09:30etik 13:30era egingo dute herriko plazako arkupeetan jarriko dute berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.