Azkoitia-Azpeitia ISBko neskei ihes egin die Joventuten aurkako neurketak

Maialen Etxaniz 2021ko aza. 28a, 11:37

Atzo arratsaldean jokatu zuten partida Azpeitiko kiroldegian, eta 65-67 galdu zuen etxeko taldeak. Estu egon zen neurketa, eta ISBko neskek dena eman zuten arren, ezin izan zuten markagailuan nagusitu.

Espainiako emakumeen Challenge ligako 11. jardunaldia jokatu du Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak Badalonako Joventut taldearen kontra Azpeitiko kiroldegian, 17:00etan hasita. Etxeko emakumeentzat partida garrantzitsua zen atzokoa, aurkari gogorra baitzuten parez pare.

Andoni Lazkanoren gidaritzapean aritzen den taldeak lan ona egin zuen atzokoan, eta markagailua parekatuta egon zen ia partida osoan zehar. Azken minutuak estu joan ziren, ordea. Juventut zen nagusi markagailuan (63-67), baina etxeko taldeak ez zuen amore eman, eta markagailuan aurrera egiteko probestu zituen azken minutuak, 65 puntura iritsiz. Egindako lana ez zen nahikoa izan, ordea, eta 65-67 galdu zuten partida Iraurgiko emakumeek. Gutxigatik bada ere, ihes egin zien garaipenak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide