Mila Eizagirreri egokitu zaio Iraurgi abesbatzaren zozketa

Andoni Elduaien 2021ko aza. 26a, 15:36

Mila Eizagirre, eskuinean, abesbatzako kide batekin. (Iraurgi abesbatza)

Eizagirrek zuen 29.086 zenbaki irabazlea, eta dagoeneko jaso du 1.500 euroko saria.

Iraurgi abesbatzak egindako zozketak badu irabazlea. Mila Eizagirrek irabazi du Azkoitiko abesbatzaren 2021. urteko errifa. Abesbatzak duela egun gutxi egin du zozketa, eta 29.086 zenbakia izan da irabazlea. Eizagirrek zuen abesbatzak egin duen zozketaren zenbaki irabazlea, eta ondorioz, 1.500 euroko saria irabazi du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide