Izarraitz Lanbide Heziketako Gizarteratze zikloko ikasleek zaurgarritasun egoeran dauden haurrentzat jostailuak eta eskola materiala biltzeko kanpaina jarri dute martxan. Azaroaren 20an izan zen Haurren Eskubideen Nazioarteko eguna, eta horren bueltan antolatu dute Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek kanpaina.
Abenduaren 1etik 4ra eta abenduaren 9tik 11ra egingo dute material bilketa, herritarrak sentsibilizatzeko eta hainbat haurrek dituzten beharrei erantzuteko. Abenduaren 1ean, 16:30etik 19:00etara egongo dira Gizarteratze zikloko kideak Azkoitiko plaza nagusian; abenduaren 2an, 3an, 4an eta 9an, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Abenduaren 10ean eta 11n, aldiz, 10:00etatik 13:00etara jarriko dute mahaia.
Herritarrei bilketan parte hartzeko deia egin diete bilketaren sustatzaileek, eta jostailuak egoera onean eta osorik egon daitezela eskatu dute horiek; hau da, herritarrei eskatu diete berrerabiltzeko moduan dauden jostailuak eramateko. Jostailu banaketa Caritasen bidez egingo dute.