Azkoitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du datorren igandean, azaroak 28, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasiko da bandaren emanaldia, eta, besteak beste, Consolat de Mar, Abul Khatar, Toyland Suite, Coffee Serenade, Hijo de la Luna eta Laboakadak abestiak eskainiko dituzte publikoaren aurrean. Igandeko emanaldiak une bereziak izango dituela aurreatu dute musika bandako kideek.