Azaroaren 25a

Emakumeenganako indarkeria salatzeko, elkarretaratze isila egin dute Kontzejupean

Andoni Elduaien

Udalak deituta, dozenaka herritar atera da plazara gaur arratsaldean indarkeria matxistaren kontra. 19:00etan hasita egin dute protesta Kontzejupean.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da gaur, Azaroak 25. Hori dela eta, urtero bezala emakumeenganako indarkeria salatzeko protesta egin dute gaur Azkoitian. Udalak deituta, hamar minutuko elkarretaratze isila egin dute Kontzejupean. Udaletxean ordezkaritza duten lau alderdi politikoetako kideek parte hartu dute kontzentrazioan. Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, herritar ugari ugarik eman diote babesa deialdiari. "Sexismoaren hariak etetea eta berdintasuna" aldarrikatuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide