Azkoitiko Udalak, enplegua sustatzeko Urola Ekiten programaren barruan, balio anitzeko lau peoi kontratatuko ditu. Hautagaiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, eta Urola Erdian erroldatuta; horrez gain, hautagaiek euskarazko maila altua izatea ere baloratuko da.
Profilei dagokienez, kontratatuko den beharginetako batek 35 urtetik behera izan beharko ditu, beste batek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duena izan beharko du, eta hartuko dituzten beste biak bazterkeria egoeran daudenak izango dira. Gainera, lau langile horietatik hiruk emakumeak izan beharko dute.
Kontratuak sei hilabeteko epea izango du, eta lanaldi osokoa izango da. Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena, honako lotura honetan. Abenduaren 3a baino lehen eman beharko da izena. Udalaren webgunean kontsulta daitezke lan deialdiaren oinarriak eta baldintzak, osorik.