Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira, hainbat ikaslek elkarretaratzea egin dute gaur, azaroak 25, Azkoitia BHIko pilotalekuan. Indarkeria matxistaren aurrean antolakuntza komunista lelopean egin dute mobilizazioa, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleakek deituta. Horren aurretik, gainera, hitzaldia izan da ikastetxean bertan, Zergatik jasten dugu emakumeok indarkeria matxista? izenburupean.