Gaur, osteguna, ziren egitekoa 'Paxira' egitasmoaren lehen saioa. Adineko herritarrei zuzendutako ibilbide osasungarriak ditu oinarrian ekimenak. Hala eta guztiz ere, gaur ez dute ibilaldirik egin herrian zehar; gaur, Elkarguneko Herriko plaza aretoan elkartu dira zenbait lagun, ariketa fisiko egiteko. Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek nahiz irakasleek, Ania Subinas kirol orientazio zerbitzuko arduradunak eta Gurutze Gorriko kideek parte hartu dute Elkarguneko saioan.
'Paxira' proiektua
Paxira egitasmoaren bitartez, adineko herritarrek zailtasun nahiz iraupen ezberdineko bi ibilbideren artean egin ahalko dute aukera. Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak eta irakasleak izango dira begiraleak, eta ibilbide osoan zehar izango dute horien laguntza. Proiektuan parte hartzen duten taldeak txandaka arduratuko dira antolaketaz. Hilaren 25ean, 10:00etan egingo dute paseoa, Aizkibel liburutegi paretik abiatuta. Aurten, ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea; nahikoa izango da zehaztutako egunean eta orduan paseoaren abiapuntura gerturatzea.