Azaroaren 25a

UKTk bat egiten du Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko aldarriekin

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 25a, 09:00

Azaroak 25 egunaren harira, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko konpromisoa adierazi nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. I. Berdintasun Plana osatu du kooperatibako Berdintasun batzordeak, eta dokumentu horretan adierazten da langileek hartu duten konpromisoa.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da gaur, Azaroak 25. Egun seinalatua da gaurkoa berdintasunaren aldeko borrokan, nazioarteko herrialde desberdinetan. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere bat egiten du milioika herritarrek zabalduko duten aldarriarekin.

Herritar guztientzat aukera berdintasuna bermatuko duen gizarte parekide eta justuago batean sinesten du UKTk, eta horren erakusle da kooperatibako Berdintasun batzordeak 2021. urtean eratu duen I. Berdintasun Plana. Hain zuzen ere, dokumentu horretako aurtengo eta datorren urteko Ekintza Planean jasotzen da indarkeria matxistaren aurka kooperatibak duen konpromisoa.

Gaur eskualdean izango diren ekitaldien berri emateaz gain, gizarteak duen arazoaren aurkako jarrera eta betebeharra duela berretsi nahi du UKTk.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide