Sahatsa dantza taldeak 'Matalaz' lana taularatuko du larunbatean, Baztartxon

Andoni Elduaien

'Matalaz' ikuskizuneko irudi bat. (Anartz Izagirre)

19:00etan hasiko da dantza taldearen ikuskizuna, Baztartxo antzokian. Bernard Goienetxe Matalaz elizgizonaren antzezpena kontatzen du Sahatsaren lanak.

Sahatsa dantza taldeak Matalaz emanaldia eskainiko du, larunbatean, hilak 27, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da saioa. Matalaz ikuskizunak XVII. mendean Zuberoako nobleen aurka nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen Bernard Goienetxe Matalaz elizgizonaren antzezpena kontatzen du.

Istorioan azaltzen denez, Frantziako tropek esku hartu zuten matxinada horretan, eta Goienetxek berrezarritako Zuberoako foruak indargabetu egin zituzten. Ondoren, tropek burua moztu zioten Matalazi herritarrak beldurtzeko eskarmentu gisa, eta bere burua ikusgai egon zen gau batez, bere jarraitzaileek kendu zuten arte.

Honako bideo honetan ikus daiteke ikuskizunaren aurrerapen bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide