Salgai daude Bertso Urtieren barruan Elkargunean egingo duten emanaldirako sarrerak

Ane Olaizola

Igandean eskainiko dute saioa Julene Iturbe azkoitiarrak, Amaia Agirrek, Andoni Egañak eta Beñat Gaztelumendik. Antolatzialeek jakinarazi dutenez, oraindik sarrerak geratzen dira, Entradiumen eta Azkoitiko Udalaren webgunean.

Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, bertso saioa egingo dute igandean, hilaren 28an, Bertso Urtie egitasmoaren barruan. Elkargunean izango da emanaldia, 18:00etan hasita, eta honako lau bertsolari arituko dira kantuan: Julene Iturbe azkoitiarra, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi. Jai gartzaile lanetan, berriz, Maite Berriozabal arituko da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik sarrerak geratzen dira, eta Entradiumen eta Azkoitiko Udalaren webgunean eros daitezke, hamar eurotan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide