Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, Azaroak 25, eta horren harira, puntuz egindako tximeletak banatuko ditu udaleko Berdintasun sailak. Herriko ikastetxeak ere ekimenera batu dira, eta ikasleek tximeletak egin dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatzeko.