Garapenean Bidelagun aste solidarioko ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur, asteazkena, Darahli elkarteak antolatutako Ocupación S.A. dokumentala eskainiko dute, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:30ean. Ikus-entzunezkoa amaitzen denean, gainera, dokumentalari buruz solasteko aukera izango dute herritarrek.
Mendebaldeko Saharan Espainiak duen enpresa-sarea erakutsiko du dokumentalak. Era berean, lurralde horretan egin ohi dituzten operazioek duten opakutasuna agerian utziko du. Giza eskubideen urraketa sistematikoa eta nazioarteko legezkotasuna ere azalduko ditu ikus-entzunezkoak.