Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak jakinarazi duenaren arabera, bertan behera utzi dute igandean egin behar zuten dantzari txikien kalejira. "COVID-19aren egoera dela eta" hartu dute antolatzaileek eta parte hartzaileek ekitaldia ez egiteko erabakia.
Igandean, 10:00etan, Mendaroko, Azpeitiko eta Azkoitiko txistularien kalejira zegoen antolatuta, eta 12:00etan ziren elkartzekoak Bizkargi eskolako eta Xabier Munibe ikastolako Kandiolako dantzariak, Gaztanenea parkean. Ondoren, Balda plazan, Iriarte Margolariaren kalean eta eliz atarian dantza saioak egin behar zituzten ordu erdiro neska-mutilek.