Garapenean Bidelagun aste solidarioko ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur, asteartea, Munduko Begiak gobernuz kanpoko erakundeak Gabor dokumentala eskainiko du, Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan.
Gabor dokumentalak itsutasuna du oinarri. Sebasek Boliviako goi-lautadako itsutasunari buruzko dokumental bat filmatu behar du. Filmaketa talde baten bila ari dela, Gabor ezagutuko du Sebasek, duela hamar urte ikusmena galdu zuen argazki-zuzendari erretiratua. Sebasek bere kolaboratzailea izateko eta lana elkarrekin filmatzeko proposamena egingo dio Gaborri.