Sanandresak 2021

Txuri Urdin elkarteak bertan behera utzi du San Andres eguneko marrazki eta pintura lehiaketa

Andoni Elduaien 2021eko azaroaren 22a

2018an, marrazki lehiaketako irudi bat.

Aurtengoa XXXIX. lehiaketa zen, baina, COVID-19a tarteko, ez egitea erabaki dute elkarteko kideek. COVID-19ak eragina izan du batzordeak hartu duen erabakian.

Sanandres egunean egin ohi den marrazki eta pintura lehiaketa bertan behera uzteko erabakia hartu du Azkoitiko Txuri Urdin elkarteko batzordeak. COVID-19aren bilakaera hartu dute kontuan lehiaketa bertan behera uzteko. Egin izan balute, XXXIX. lehiaketa izango zen aurtengoa.

14 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ohi dute lehiaketan. Hiru mailatan bereizten dute lehiaketa,  A maila –8 urte arte–, B maila –9 eta 11 urte bitartekoentzat– eta C maila –12 eta 14 urte bitartekoentzat–. Tenpera lehiaketan, aldiz, 12 eta 14 urte bitarteko hiru partaideko taldeek parte hartzen dute. San Andres egunean, Jausoron banatzen dute materiala, 09:00etan, eta 12:00etarako lanak amaituta eduki behar izaten dituzte gaztetxoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide