Altzibar etorbideko garaje bat atera du enkantera Azkoitia Lantzenek

Andoni Elduaien 2021ko aza. 22a, 12:38

Gutxieneko prezioa 10.818,22 (gehi BEZ) eurokoa da. Altzibar etorbideko 4, 6 eta 8 zenbakietan kokatutako garajea atera du enkantera Azkoitia Lantzenek.

Azkoitia Lantzen sozietate publikoak enkantera atera du Altzibar etorbideko 4, 6 eta 8 zenbakietan kokatutako garaje ireki bat. Interesatuek abenduaren 9ra arteko epea dute proposamena aurkezteko; 30 zenbakidun garajea da. Marraduna eta irekia, erdisotoko bigarren solairuan dago. Garajeak 13,21 metro karratuko azalera erabilgarria du.

Esleipena enkante bidez egingo dute, eta proposamen ekonomiko onena aurkezten duena izango da esleipenduna. Gutxieneko prezioa 10.818,22 (gehi BEZ) eurokoa da. Interesa izanez gero, Azkoitia Lantzenen 943-85 71 51 telefono zenbakira deitu daiteke, edota, bestela, azkoitialantzen@azkoitia.eus e-postara idatzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide