Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa jokatu zen joan zen larunbatean, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatuta. 337 korrikalarik parte hartu zuten proban, eta Hugo Rodriguez mallorcarra eta Maite Maiora mendaroarra nagusitu ziren bertan. Korrikalariek hamar kilometroko ibilbidea osatu zuten herrian zehar, eta han bildutako irudiekin bideoa osatu du Erlo Telebistak.