Ehunka lagunek danbor hotsez girotu zituzten kaleak atzo gauean. Gurea pilotalekutik hasita, Kale Nagusia, plaza, Plaza Berri, Balda plaza eta Julio Urkixo kalea zeharkatu zituzten danbor-jotzaileek, eta gauerdirako plazan elkartu ziren berriz talde guztiak, Udal Musika Bandaren laguntzarekin hainbat pieza eskaintzeko. Giro paregabea sortu zen herrian, eta hango irudiekin honako bideo hau egin du Erlo Telebistak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!