Sanandresak 2021

Azkoitiarrak, danborradarako prest eta gogotsu

Maialen Etxaniz - Anartz Izagirre 2021ko aza. 18a, 19:13

Aurten ez du hutsik egingo Azkoitiko danborradak, eta larunbatean danbor hotsez beteko dira herriko kaleak. COVID-19aren hedapenak azken unera arte zalantzak sortu dituen arren, festarekin aurrera egitea erabaki du Azkoitiko Udaleko bozeramaileen batzordeak. Hori bai, parte-hartzaileek hainbat neurri bete beharko dituzte. Danborjoleek atzo egin zuten azkenaurreko entsegua, eta egun handirako gogoz daude.

Yolanda Larrañagak urteak daramatza helduen danborrada zuzentzen. Joxan Mendizabalek, aldiz, lehen aldia izango du aurtengoa, ofizialki bai behintzat, aurrez ordezko gisa atera baitzen. Biak ala biak danbor festarako irrikaz daude, baita azkenaurreko entsegura animatutako gainerako danborjoleak ere. Larrañagak nahiz Mendizabalek festetan"arduraz jokatzeko eta gozatzeko" deia egin diete herritarrei. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide