Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak bertan behera utzi du datorren astelehenean Elkargunean egitekoa zen hitzaldia. Herentzia eta testamentua zer diren eta nola egin behar diren azaldu behar zuten saioan, eta besteak beste, herentzien titulartasunen inguruko aholkuak eman nahi zituzten. Elkarteak jakinarazi duenez, ordea, hizlariak ezingo du Elkargunera bertaratu, eta saioa aurrerago antolatzeko asmoa azaldu dute.