Aspaldian ikusi gabeko irudia utzi du gaur, osteguna, herriko plazak. Azken hilabeteetan udal biltegian gordeta egon ondoren, gaur herriko plazan da berriz ere aldamioa.
Udal brigadako langileak goizean hasi dira hura muntatzeko lanetan, eta horretan dihardute ordu honetan; izan ere, larunbatean helduen danborrada egingo dute Azkoitian, eta Udal Musika Bandak danborradako piezak zuzenean jo ahal izateko oholtza jarri dute.