Munduko Begiak fundazioak tokiko langileen arreta oftalmologikoa, prebentzioa eta prestakuntza bideratzen ditu munduko hainbat lurraldetan, esaterako, Malin, Bolivian, Mozambiken eta Tindufeko kanpalekuetan. Gaur, astelehena, elkartearen eta haren zereginen inguruko erakusketa jarri dute ikusgai Azoka plazan, eta abenduaren 13a bitartean egongo da bertan.
Garapenean Bidelagun aste solidarioaren barruan antolatu dute erakusketa, eta datozen asteetan ere hainbat ekintza izango dira herrian. Azaroaren 23an, adibidez, Munduko Begiak elkarteak gauzaturiko Gabor dokumentala eskainiko dute Elkargunean, 19:00etatik 20:30era bitartean.