Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak hitzaldia eskainiko du datorren astelehenean, hilaren 22an, Elkargunean. Herentzia eta testamentua zer diren eta nola egin behar diren azalduko dute saioan, eta besteak beste, herentzien titulartasunen inguruko aholkuak emango dituzte. Izan ere, antolatzaileen arabera, titularkideak egiteak "asko errazten" du kudeaketa prozesua. Hitzaldia amaitu ondoren, galderak egiteko tartea zabalduko dute.
Hilaren 22an, 17:30ean izango da saioa, Elkarguneko Zeharkako aretoan. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 943-45 77 22 telefono zenbakira deituta edo esteka honetara sartuta. Antolatzaileek gogoratu dute saioa herritar guztientzat irekia dela.