25.000 korrikalari baino gehiagok lotu dute gaur, igandea, Behobia eta Donostia arteko lasterketa eremua. Ohi bezala, azkoitiar ugarik parte hartu du aurten ere proban, 45 herritarrek zehazki. 60 lagun zeuden izena emanda, baina 45k bete dute lasterketa amaitzeko helburua.
Iñaki Elola Zeberio izan da gizonezkoen artean lehen azkoitiarra; 81. postuan amaitu du lasterketa, 1:11:09 denbora eginda. Lehen emakume azkoitiarra, berriz, Maite Olaizola izan da, 1:34:21 denborarekin. Ander Puertas izan da bigarren gizonik azkarrena (1:16:12) eta Manex Larrañaga (1:18:34) hirugarrena. Emakumeen artean, Miren Izaskun Arrieta izan da bigarren azkoitiarra (1:39:27) eta Maria Nieves Quintana hirugarrena (1:47:37). Quintanak, gainera, emakume beteranoen mailako zortzigarren postua lortu du.