San Jose egoitzako kideek protesta umoretsua egin dute gaur, larunbata, herriko plazan. Egoitzetako langileen egoera salatzeko kale antzerkia egin dute zenbait herritarrek, eta jendetza elkartu da horiei babesa ematera eta antzerkia bertatik bertara jarraitzera. Besteak beste, egun egoitzan dauden langileek, egoiliarrek eta horien senideek parte hartu dute goizeko ekitaldian.
Antzezlanean zehar, The New Worker Prototype: Orotariko Langilea aurkeztu dute antzezleek; hala nola pixoihalak janzteko, telefonoa harzeko, zopa zerbitzatzeko, lurra garbitzeko, pilulak banatzeko eta arropa txukuntzeko gai den langilea. Era berean, inoiz bajarik hartzen ez duen langilea dela adierazi dute antzezleek, eta txandak bikoizteko eta sekula haurdun gelditzeko gai ez dela nabarmendu. Aurreskua egin eta lan merezimenduaren ikurra ere jarri diote. Gurpil-aulkien lasterketa eta langile baten Guinnes errekor saiakera ere irudikatu dute.