Bihar, asteazkena, Oroimenaren Eguna izango da, eta udalak, ohi bezala, ekitaldia egingo du "biktima guztiak" oroitzeko. Hori hala, 12:00etan Intsausti jauregiko aurreko lorategian elkartuko dira, Oroimenean eskulturaren ondoan. Han, bost minutuko isilunea egingo dute, eta segidan, loreak jarriko dituzte eskulturan, "biktima guztien memorian". Udalak dei egin die herritarrei ekitaldian parte har dezaten.
Azkoitiko Udalak 2007an jarri zuen Oroimenean eskultura Intsausti aurreko zelaian, "Azkoitiko biktima guztiak" oroitzeko asmoz.