Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, Azaroaren 25a, dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Urola Erdiko Itaiak, Egungo kultura progresista: emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? izenburupean. Azkoitian, Azpeitian zein Zestoan jarri ditu hitzorduak Itaiak datozen egunetarako.
Azkoitian, hain zuzen, hitzaldi bat antolatu du Urola Erdiko Emakumeen Antolakunde Sozialistak: Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? Ostiral honetan, hilaren 12an, izango da hitzaldi hori Elkargunean, 18:00etan hasita.
Donostiara joateko autobusa
Itaiak azaroaren 25ean, ostegunarekin, egingo duen mobilizazioarekin bat eginez, Urola Erdiko Itaiak autobusa jarriko du Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik hara joan nahi dutenentzat.
18:00etan hasiko da azaroaren 25eko mobilizazioa, Bulebarrean. Hara joateko autobusa, berriz, 16:50ean irtengo da Azkoititik. Autobuserako izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, Itaiako kideen bitartez edo Azpeitiko Haginpe tabernan.