Azkoitia Gukaren zozketak

Ramona's First Evil Boyfriend eta Ro musika taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus

Larunbatean 18:00etan hasiko da Ramona's First Evil Boyfriend taldearen kontzertua, eta ordubete beranduago Ro taldearena. Maxixatzeneko bazkideek ostegunera arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Datorren larunbatean, azaroak 13, Azkoitiko Ramona's First Evil Boyfriend eta Ro musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute Baztartxo antzokian. 18:00etan hasiko da Ramona's First Evil Boyfriend taldearen kontzertua, eta 19:00etan Ro taldearena.

Maxixatzenek emanaldia bertatik bertara jarraitzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean. Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostegunera arteko epea dute. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide