Bertso Urtie egitasmoaren azaroko zita Zestoan izango da. Zehazki, hilaren 21erako, igandea, antolatu du bertso saioa Erniarraitz bertsozale elkarteak.
Zestoako kiroldegian izango da saioa 17:30ean hasita, eta Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran eta Aitor Salegi ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Saroi Jauregik gauzatuko ditu.
Dagoeneko eros daitezke saiorako sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean nahiz Azkoitiko Elurre okindegian. Sarrera hamar euro ordaindu beharko da.