Azaroko odol ateraldiak egingo dituzte bihar Elkargunean

Mailo Oiarzabal

17:00etatik 21:00etara eman ahalko da izena Herriko Plaza aretoan. Oraindik hitzordurik ez dutenek telefonoz hartu dezakete txanda.

Bihar, astelehena, egingo dituzte Azkoitian azaroko odol ateraldi arruntak. Arratsaldez egingo dituzte, ohiko legez, 17:00etatik 21:00etara bitartean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.

Bihar odola eman nahi dutenek eta oraindik txanda hartu ez dutenek, edota informazio gehiago nahi dutenek, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide