3x3 Futbol Festa amaitzear da. Larunbatean eta igandean futbolak hartu ditu Oteiza pilotalekuak, eta gaur, astelehena, azken eguna izango dute gaztetxoek. Pilotalekuetan bi futbol kantxa jarri dituzte, eta horietatik 700 haur igaro dira, 170 taldetan banatuta. Azken urteetan bezala, antolatzaileek Azkoitiko plaza nagusian egin nahi zuten festa, baina, euriagatik kantxak frontoietara lekualdatu zituzten kantxak.
Jokatuko diren partidetan ez dago ez irabazlerik, ez galtzailerik; hori horrela, irabazleek ere ez dute saririk jasoko. Parte hartzaile bakoitzak oroigarri bat jasoko du; guztiek izango dute dominak lepotik zintzilikatzeko aukera. 3x3 Futbol Festaren asmoa da gazteen artean kirola sustatzea, talde lana eta kohesioa bezalako balioak indartuz.