Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak manifestaziora deitu dute eskola publikoaren alde azaroaren 6rako, eta deialdiarekin bat egin dute Xabier Munibeko irakasleek. Hain zuzen, Hezkuntza publikoaren alde, pribatizaziorik ez! lelopean deitu dute mobilizazioa.
Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak deituta, Bilbon mobilizatuko dira azaroaren 6an, eta, besteak beste, salatuko dute egungo hezkuntza sistemak ez diola lehentasuna ematen hezkuntza publikoari. Besteak beste, hezkuntza pribatuari eta itunpekoari mugak jartzeko eskatu diote administrazioari; "eskola bakarra" eskatu dute. Halaber, "ikastetxeen publifikazioa ahalbidetuko lukeen araudi bat sortzeko" eskatu dute, eta diru publikorik ez bideratzeko euskalduntzen ez duten ikastetxe pribatuei.