Azaroaren 20an, larunbatarekin, egingo da sanandresetako helduen danborrada. Ospakizun hori prestatzeko entseguak aste honetan hasiko dituzte Gurea pilotalekuan. Lehenengo entsegua etzi, azaroak 3, izango da. Danborradako eguna bitartean, astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan elkartuko dira danborradako taldeak entseatzeko. Astelehenetako eta asteazkenetako saioak 20:00etan hasita egingo dituzte, eta larunbatetakoak, 11:00etan hasita. Danborradaren antolatzaileek azaldu dutenez, entseguetan maskara jantzita eraman beharko da.